Hazi Taldea euskaratik gertu

Kaixo lagunak!

Pasadako urriaren 10ean, Armentia Ikastolak antolatzen zuen ekitaldira hurbildu ginen. Eta zertarako? Araba Euskaraz 2019-ri ongietorria emateko!!

Aurten Armentia Ikastolak prestatuko du jaialdia, eta Hazi Taldeak bertan egon nahi zuen bere laguntza emateko. Gainera leloa «Gertu» da. Euskaratik gertu, ikastolatik gertu eta gure taldetik gertu.

Horregatik animatzen zaituztegu ekainaren 16an jaialdian parte hartzera. Baina hori ez da guztia. Urte osoan zehear prestatuko diren aktibitate ezberdietan parte hartu nahi baduzue, denontzako dago lekua.

Eta zu? Ahobizi ala belarriprest?